(2018/19 Ikasturtea) Soziologia eta Politika Zientziako Gralen II. Edizioaren Deialdia
2018/2019 edizioko irabazlea: Irene Ruíz Corpas
Gradu Amaierako Lanean (GRAL), jatorrizko proiektu, memoria edo azterlan bat gauzatu behar du ikasle bakoitzak banakako jardunean, zuzendari baten edo gehiagoren gainbegiratze-lanarekin. Lan horretan txertatu eta garatu beharko dira, hain zuzen, Graduko ikaskuntza-prozesuan zehar jasotako prestakuntza-edukiak, gaitasunak eta trebetasunak. 2017-2018 ikasturteaz geroztik, AVSP/ESZPEk, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin batera, Soziologia eta Zientzia Politikoko GRAL saria antolatu du. Epaimahai misto batek, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko eta Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkarteko kideek osatua, gaiaren interesa, komunitate zientifikoari eta gizarteari egindako ekarpena eta zorroztasun metodologikoa baloratzen ditu.
2018/2019 edizioko irabazlea: Irene Ruíz Corpas
2017/2018 edizioko irabazlea: Maialen Akizu Bidegain.