Elkartearen norbanako bazkideak aldiro argitaratzen den Inguruak aldizkaria zein informazio buletina jasoko du dohainik. Era berean, Elkartean bertan kontsultatu daitezkeen beste abantailak ere izan ahalko ditu, hala nola, elkartearen materialak eskuragarri izatea, hainbat kongresuetan deskontuak izatea, etab. Gainera, aldiro, beka, lan-eskaintza, kongresu edota publikazioei buruzko informazioa jasoko du email elektronikoaren bitartez.

Elkartearen norbanako bazkideen kuota honako hau da:

  • Graduatuen kuota: 58  euro urteko.
  • Ikasleen kuota: 36 euro urteko.

Bazkidea izateko avsp@avsp.eus helbide elektronikoaren bidez harremanetan jarri zaitezke gurekin edota ondorengo eskaera-inprimakia betez. Bankuko datuak email edo telefonoaren bidez eskatuko zaizkizu.