(2021/22 Ikasturtea) Soziologia eta Politika Zientziako Gralen V. Edizioaren Deialdia


2021/2022 edizioko irabazlea
: Iratxe López López de Araya

GRAL-eko izenburua: “Gazte Euskaldunen Pertzepzioa eta Harremana Elikadurarekiko”

 

Ikus GRAL PDF formatuan

 

GRAL onenaren V. Saria Iratxe López López de Araya -k lortu du “Gazte euskaldunen pertzepzioa eta erlazioa elikarurarekiko” izenburupean. Lan bikaina da, eta orain arte gizarte-zientzietako ikerketa zientifikoak arreta gutxi eskaini dion gaia jorratzen du: elikadura.

Lan honek ikuspegi metodologiko mistotik heltzen dio gaiari; alde batetik, gazte euskaldunei egindako inkesta bateko datuak konbinatzen dira, eta, bestetik, adituei egindako elkarrizketa kualitatibo batzuek emandako informazioa. Planteamendu horrek testuinguru-esparru garrantzitsua (datu kuantitatiboak) eta sakonera ematen dio ikerketari, eta horrek ulermena eta zentzua ematen dizkio azterlanaren xedeari.

Azkenik, testuaren idazketaren kalitatea eta argudioen garapena nabarmendu behar ditugu, baita lanaren egitura bat ere, irakurketa lasaia egitera bultzatzen duena. Gozatzea espero dut.