(2017/18 Ikasturtea) Soziologia eta Politika Zientziako Gralen I. Edizioaren Deialdia


2017/2018 edizioko irabazlea
: Maialen Akizu Bidegain.

TGRAL-eko izenburua: “Diskurtso komunitatea: Bertsolaritzaren kasua 2001-2017ko bertsolari txapelketa nagusiko finaletako gaien azterketa”.

 

Ikus GRAL PDF formatuan

 

GRAL hoberenaren I. Saria Maialen Akizu Bidegain-ek eginiko Diskurtso Komunitatea: Bertsolaritzaren kasua 2001-2017ko bertsolari txapelketa nagusiko finaletako gaien azterketa lanarentzat izan da. Lan bikain hau bere interes eta gaurkotasunagatik nabarmentzen da, baita bere ekarpen zientifikoagatiz eta sozialagatik. Lan honek bertsolaritza aitzakia hartzen du, eta mende hasieratik egun arte Euskal Herriaren egoera sozial, ekonomiko eta politikoaren erradiografia egiten du, testuinguru globala bistatik galdu gabe. Lan honek ikerlariak beharrezko duen heldutasuna erakusten du, gure ingurunekiko jarrera kritiko eta erreflexiboarekin batera.

Azkenik, lanaren idazkeraren kalitatea azpimarratu behar dugu, bai erabilitako lexikoaren aberastasunaren ikuspegitik, bai erabiltzen duen erritmoaren ikuspegitik irakurketa erraza egiten baitu. Espero dugu irakurketa hau gozatzea.