(2020/21 Ikasturtea) Soziologia eta Politika Zientziako Gralen IV. Edizioaren Deialdia


2020/2021 edizioko irabazlea
: Raquel Fernández Gómez

GRAL-eko izenburua: “Lo menstrual es político. El discurso contrahegemónico como espacio de disidencia y resistencia”

 

Ikus GRAL PDF formatuan

 

GRAL onenaren IV. Saria Raquel Fernández Gómez -ek lortu du, «Lo menstrual es político. EL discurso contrahegemónico como espacio de disidencia y resistencia» izenburupean. Lan bikaina da, eta, batez ere, interes eta gaurkotasunagatik nabarmentzen da gizartean garrantzia duen gai bat jorratzean. Era berean, bere ekarpen zientifiko eta soziala oso interesgarria da.

Aukeratutako lanak oso ohikoa ez den gai bat aztertzen du, baina interes handikoa, hala nola genero-binarismoak hilekoaren bidez pertsona trans eta ez bitarrengan duen eragina. Ikuspegi kualitatibo batekin eta hainbat teknika kualitatiboren aukera zabal bat erabiliz (autoetnografia, eztabaida-taldea, elkarrizketak eta bigarren mailako iturrien dokumentuen analisia), aztertu nahi dituen bizipenen eta diskurtsoen geruzak oso modu interesgarri eta berritzailean jorratzen ditu.

Metodologia garatzeak eta teknika horiek aplikatzeak agerian uzten du ikertzailearen heldutasuna, ikerketarako beharrezkoa dena, gure ingurunearen jarrera kritiko eta gogoetatsuarekin batera.

Gainera, testua idazteko estiloa eta a erastasuna nabarmendu nahi ditugu, baita lanaren garapen egoki eta egituratua ere.