Auguste Comte-k, inozenteki, gure zientzia fisika sozial gisa pentsatu zuenean, gizarte-funtzionamenduaren lege aldaezinak aurkituko zituen ezagutza gisa, bere leloa asmatu zuen “jakiteko ikusi, jakin aurreikusteko”. Garai positibo eta itxaropentsuak. Gero, jakintza hori birbataiatu zuen: soziologia deituko zuen. Ohikoa dugunari gutxitan erreparatzen diogu, baina aitortu behar da soziologia hitza oso ederra dela. Izen berriarekin errealitate sozialari heltzeko ikuspegiak eta moduak biderkatu ziren; bakarra bere materialtasunean, anitzaatzemateko prozesuan.

Soziologiarekinbatera, zeina gero banandu egin baitzen, jakintza zientifiko berria azaleratu zen, gizartearen dimentsio politikoaatzeman eta eraldatzeko, zientzia politikoa. Sartori-ren hitzetan, zientzia honek, “zenbatu aurretik pentsatu; eta, pentsatzean logika erabiltzera ere” behartzen du.Beraz, politika eta politikoa denaren jakintza teorikoa eta enpirikoa lotzea aukera emango ligukeen arau metodologikoetan oinarritutako jakintza zientifikoa eraiki.

Gaur egun, soziologia eta zientzia politikoa oso azkar metamorfosiatzen den eta erraz atzematen ez den errealitate iheskorra adierazten duten terminoekin lotzen dira. Garai mugikorrak eta zalantzazkoak arlo sozialean eta politikoan. Ziur aski, solidoa den guztia airean desegiten da. Dena den, gizarte-zientziak ziurgabetasuna ulertzeko eta konplexutasuna murrizteko helburua dute. Beharbada, gaur egun, bi diziplinen hastapenetan bezala, garrantzitsuena ez dira agindutako erantzunak, horiek ere bai, baizik eta garai bakoitzeko egitura moral posibleari buruz egiten diren galderak. Bitartean, eta horrexegatik, jakin eta ekin.