"Gizarte Zientzia adia hiritar aktiboen garairako"
Aurkezpena
Soziologiaren ikusgaitasuna ahal diren esparru guztietan zabaltzea izan da Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkartearen ia jarduera guztien helburua, baina Soziologia eta Zientzia Politikaren Euskal Kongresuak antolatzea izan da horietan garrantzitsuenetako bat. Gero eta gehiago dira Kongresu horietara joaten diren komunikatzaileak eta parte hartzaileak, eta bereziki, gero eta gehiago dira ikerketa eremuak, eta hazkunde horretan espezializazioak zerikusi handia izan du barne heldutasunerako prozesu gisa.
Lehen Euskal Kongresua Bilbon izan zen, Kongresua baino gehiago Topaketa izan bazen ere, baina irteteko seinalea izan zen Kongresu horien behin betiko instituzionalizaziorako. Bigarrenarekin egonkortasuna lortu ondoren, Gasteizen egina 1992. urtean, arrez geroztik hiru urtean behin antolatu dira, estatukoak egiten diren urte beretan, hain zuzen ere. Zazpi Kongresuetatik sei Bilbon egin dira, bi Deustuko Unibertsitatean -1992 eta 2007-, hiru Miguel Unamuno Institutuan -1998, 2001, 2004-, eta beste bat Gasteizen – 1992-.
- Kongresutik aurrera, Bilbon egina hura 1998. urtean, Elkartearen sorreraren hogeigarren urteurrena ospatzeko, gaikako lau alor finkatu ziren eta oso aldaketa gutxirekin eutsi zaie gaur egun arte. 2010eko otsailean egin zen VI. Kongresuan beste lan talde batzuk sortu ziren jada finkatuta dauden ikerketa taldeek proposatuta, eta horrek iragartzen digu seguru asko egitura berri bat sortuko dela laster, malguagoa eta espezializazio handiagoko alorrek osatua, etorkizun hurbilean topaleku gisa, egiaz eragileak izango diren sareen nodo gisa, jardungo dutenak.
Parte hartzaileei dagokienean, Kongresu horiek 1998. urtean eta 2001. urtean bizi izan zituzten une gorenak, 550 batzarkidetik gora izan baitziren eta 350 komunikaziotik gora egin baitziren urte horietan. Euskadin egiten diren egiazko Soziologiaren eta Zientzia Politikoaren erakusleiho paregabeak izan dira Kongresu horiek, eta komunikazio kopuru handiak izan dituzte Estatuko beste eremu batzuetatik ere.
Soziologia eta Zientzia Politikaren Euskal Kongresuek tokiko interesak interes globalekin uztartu nahi izan dituzte, eta horrenbestez, izaera orokorreko interpretazio esparruak bideratzeko aukera bultzatzea izan da haien gaien eta arrazoien helburuetako bat, euskal gizartearen barne arazoak hobeto ezagutu ahal izateko betiere. Hona hemen gai horietako batzuk: «Eraldatzen gaituen etorkizuna [2001]», «Soziologiak noraez garaian [2004]»,
«Trantsizioak. Erantzun berriak galdera zaharrei [2007]», «Gizartea eta Berrikuntza XXI. mendean [2010]», edo «Gizarte Zientzia berria aro berri baterako» [2012].
2015eko irailean egingo da, berriro ere Bilbon, Soziologia eta Zientzia Politikaren X. Euskal Kongresua, “Aldaketa etengabean dauden gizarteak: errealitate soziala eta erronka zientifikoa” gaiarekin. Hamargarren edizioa egingo du jada, inolako zalantzarik gabe, gizarte zientzien
alorrean Euskadin egiten den jarduera garrantzitsuena eta Estatu osoko garrantzitsuenetakoa den Kongresu honek.
Urteen joanean Espainiako Estatu osoan Soziologiarekin eta Zientzia Politikoarekin loturik lan egiten duten pertsonen funtsezko erreferentzia bilakatu da Euskal Kongresua. Horrexegatik beste komunitate autonomoetako hizlari eta komunikatzaile ugari joaten dira hartara.
2015eko irailean Soziologia eta Zientzia Politikoaren X. Euskal Kongresua ospatu zen «Aldaketa etengabean dauden gizarteak: errealitate soziala eta erronka zientifikoa» lema pean. Guztira 270 komunikazio aurkeztu ziren eta EAEko eta EAE-tik kanpoko ikerlari bildu ziren.
Urteen joanean, Euskal Kongresua Espainiar Estatu osoan Soziologia eta Zientzia Politikoaren inguruan lan egiten duten pertsonentzako funtsezko erreferentzia bilakatu da. Oraingo honetan, eta «Gizarte Zientzia adia hiritar aktiboen garairako» leloa oinarri hartuta, Soziologia eta Zientzia Politikoaren XI. Euskal Kongresua aurkeztu nahi dizuegu. Kongresua Bilbon izango da, bi egunetan zehar, 17 lantalde izango ditu eta baita aldibereko beste hainbat ekintza ere.
Noiz
Irailaren 6 eta 7an
Non
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko). Lehendakari Agirre Hiribidea, 83, Bilbo. Euskal Herriko Unibertistatea (UPV/EHU)
Kuotak
- UZTAILAREN 25RA ARTE
- AVSPko Bazkideak: 40€
- Orokorra: 60€
- Ikasleak eta langabeak: 45€ (AVSPko urte bateko insrkripzioa barne harzen du)
- UZTAILAREN 25TIK IRAILAREN 3RA
- AVSPko Bazkideak: 40€
- Orokorra: 70€
- Ikasleak eta langabeak: 45€ (AVSPko urte bateko insrkripzioa barne harzen du)
Kongresuaren egitura
Biltzarkideen arrera eta izen-ematea Sarrikoko Blanco Garrido eraikinaren atarian burutuko da irailaren 6 eta 7an 8:30ak eta 18:00rak bitartean.
Osteguna, 6 |
|
09:30-11:30 | Lan taldeak |
11:30-12:15 | Kafe etenaldia (inskripzioaren prezioan sartuta) |
12:15-14:15 | Lan taldeak |
14:30-16:15 | Lunch-a (inskripzioaren prezioan sartuta) |
16:30-19:00 | Mahai-ingurua: Soziologia eta Zientzia Politikoa ispiluaren aurrean: nola ikusten gaituzte komunikabideek, politikak, hirugarren sektoreak eta enpresak?
Hizlariak: Carolina Pérez Toledo – Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen presidentea, EEZE. Zuzenbidean lizentziatua Teresa Laespada – Enplegua, gizarte inklusioa eta berdintasuna sustatzeko Foru Diputatua. Soziologoa. Alfonso Lopez Martinez – Euskadiko EAPNaren Koordinatzailea. Pedro Ontoso – El Correo-ren Zuzendariordea. Kazetaria eta soziologoa |
Ostirala, 7 |
|
09:30-11:30 | Lan taldeak |
11:30-12:15 | Kafe etenaldia (inskripzioaren prezioan sartuta) |
12:15-14:15 | Lan taldeak |
14:30 | AVSP-aren batzarra |
Datak
EKAINAREN 18 | Laburpenak bidaltzeko epea |
UZTAILAREN 18 | Koordinatzaileek erantzuteko epea |
Amaierako testuak bidaltzeko epea eta jarraitu beharreko arauen berri kongresuaren ondoren emango da (testua argitaratu nahi duten autoreentzat. Formatu digitala, Aktak ISBNarekin) |
Batzorde zientifikoa
- Amaia Alonso Bikuña
- Xabier Aierdi Urraza
- María Luisa Setién Santamaría
- María Silvestre Cabrera
- Francisco José Llera Ramos
- Imanol Zubero Beaskoetxea
Batzorde antolatzailea
|
|
Izen-ematea eta laburpenen bidalketa
“Gizarte Zientzia adia hiritar aktiboen garairako” Soziologia eta Zientzia Politikoaren XI. Euskal Kongresura etortzeko edota bertan komunikazio aurkezteko interesa duen guztiak izen-emateko fitxa bete eta ondorengo helbidera bidali beharko du: avsp@avsp.eus
- Komunikazio bakoitzak ezingo ditu 4 sinatzaile baino gehiago izan.
- Egile bakoitza, gehiengoz, 2 komunikaziotan azaldu ahal izango da.
- Sinatzaile guztiek ziurtagiria lortzeko aukera izango dute, baldin eta kongresuan izena eman badute.
Ordaintzeko era:
Diru-sarrera edo banku-transferentzia (Kutxabank: ES65 2095 0218 8420 0019 1049 edo Laboral Kutxa: ES92 3035 0064 28 0640025799) kontu korrontean egin beharko da, Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Elkartearen izenean eta izena ematen duen pertsonaren izen-abizenak zehaztuz. Bankuko egiaztagiria honako helbidera bidali beharko da: avsp@avsp.eus
Lan taldeak
Id | Taldea | Koordinatzaileak |
---|---|---|
1 | Lana, enpresa eta teknologia berriak | Luis Belaustegi, Beatriz Otero |
2 | Gizarte-bazterkeria eta hirugarren sektorea | Ekhi Atutxa, Jezabel Lucas |
3 | Komunikazioa eta kuktura | Iziar Basterretxea, Jone Goirizolzarri |
4 | Migrazioak | Julia Shershneva, Iraide Fernández, Trinidad Vicente |
5 | Hiri soziologia | Marian Ispizua, Amaia Izaola |
6 | Egungo erronka teoriko berriak | Josetxo Beriain, Celso Sanchez, Jose María Pérez Agote |
7 | Metodologia eta ikerketa soziala | Nerea Linaza, Cristina Lavía, Andrés Dávila |
8 | Generoaren soziologia | Raquel Royo, Estíbaliz de Miguel |
9 | Nazioateko harremanak: gatazkak, garapena eta lankidetza | Iratxe Perea, Montserrat Pintado |
10 | Identitatea, hizkuntza eta nazionalismoa | Ane Larrinaga, Ander Vizán |
11 | Eragileak, jarrerak eta portaera politikoak | Carmelo Moreno, Catalina Uztanga |
12 | Politika publikoak eta gobernantza | Sergio Pérez, Alberto de la Peña |
13 | Landa soziologia eta elikadura-sistema | Beatriz Izquierdo, Guadalupe Ramos |
14 | Biztanleria eta osasuna | Yolanda González, Erika Valero |
15 | Soziologia juridikoa | Iker Barbero, Iker Navaskues, Monica Acosta García |
16 | Hezkuntzaren soziologia | Elisa Usategi, Ana Irene del Valle |
17 | Partaidetza, demokratizazioa eta aldaketa politikoa | Andere Ormazabal, Igor Ahedo |
Soziologia eta zientzia politikoetako graduko ikasleei zuzendutako gunea
Aurtengoan, Soziologia eta Zientzia Politikoetako graduko ikasle direnek, bertaratzeko edota lanak (irakasgaietakoak, GRAL-a, etab.) aurkezteko, elkarrizketa eta ezagutzen elkartrukea erraztuko duen gunea izango dute. Izen emateek urrats berberak jarraituko dituzte “Eraikitzen ari garen Soziologia eta Zientzia Politikoa: Soziologia eta Zientzia Politikoetako graduko ikasleen topaketa gunea” adieraziz.
Testuak jasotzeko azken eguna 2018ko abenduaren 14a izango da.
Harremanetarako egileak eta egile kopurua
– Egile batek baino gehiagok osatutako proposamenetan, harremanetarako egilea zein den zehaztu beharko da; sinatzaileetako edozein izan daiteke, egileen hurrenkera kontuan hartu gabe.
– Harremanetarako egilea izango da lantaldearekiko solaskidea.
– Lau sinatzaileko muga jarriko da dokumentu bakoitzeko, eta egile bakoitza gehienez ere bi dokumentutan egon ahal izango da.
– Lantaldearen koordinatzaileei bidaliko zaizkie testuak, eta haiek berrikusiko dute bai aurkeztutako testuaren forma bai edukia.
– Berrikuspenean forma edo eduki aldetik gabeziak daudela ikusiz gero, itzuli egingo da testua.
Testuen formatua
– Bidalitako lanak aurrez argitaratu gabeak izango dira.
– Euskaraz edo gaztelaniaz bidali ahal izango dira.
– 4.500-5.000 hitzeko luzera eduki behar dute testuek, grafikoak, taulak, bibliografia eta oharrak kontuan hartuta.
– Informazio honek agertu behar du testuko lehen orrialdean:
- Izenburua, laburpena eta gako-hitzak gaztelaniaz edo euskaraz eta ingelesez. Beharrezkoa izanez gero, gehienez ere 40 karaktereko azpititulu bat jarriko da, hori ere Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batean eta ingelesez. Laburpenak gehienez ere 250 hitzekoak izango dira.
- Egilearen/egileen izena eta bi abizen.
- Filiazio instituzionala: unibertsitate edo zentroa, departamentu edo unitatea, hiria eta herrialdea.
- Posta elektronikoaren helbidea. Korrespondentzia guztia helbide elektroniko horretara bidaliko da. Artikulu batek egile bat baino gehiago baditu, zehaztu egingo da zein pertsonak izango dituen posta bidezko harremanak koordinatzaileekin.
– Letra-mota: Garamond 12, eta 1,5eko lerroartea, justifikatuta.
– Ahalik eta ohar gutxien eta ahalik eta laburrenak jarriko dira, eta behar direnak orri-oinean jarriko dira, Garamond 10 letraz.
– Grafikoek eta taulek zenbakituta egon behar dute, eta bakoitzari dagokion izenburua jarri behar zaio. Irudi moduan sartuko dira testuaren gorputzean. Ez da kalkulu-orrien programetako (adibidez, Microsoft Officeko Excel) fitxategirik sartuko testuetan. Testu-prozesadoreek irudi gisa itsasteko funtzioa dute, kalkulu-orriko programa bateko grafikoak eta taulak txertatzeko.
– Orriei zenbakia jarriko zaie orri-oinean; laburpenaren orria izango da lehena, eta 1 zenbakia eramango du.
– Testuko atalei zenbakia jarriko zaie, eta letra xehez eta lodiz idatziko zaie izenburua (gehienez ere hiru maila izango ditu numerazioak). Adibidez:
- Lan-harremanen europartzea
1.1. Konbergentzia europarraren azalpen neofuntzionalista
1.1.1. Konbergentzia lan-harremanen sistemetan
Aipuak eta erreferentziak arau hauei jarraituz idatziko dira:
- Aipuak testuaren gorputzean jarriko dira.
- Parentesi artean jarriko dira, eta egilearen abizena, urtea, eta, beharrezkoa izanez gero, aipatutako orrialdeak zehaztuko dira; adibidez, (Boudon, 2004: 73). Hitzez hitzeko aipuak kakotx artean jarriko dira, eta haren atzetik, dagokion erreferentzia parentesi artean, orrialdeak ere nahitaez zehaztuta.
- Egile baten bi lan urte berekoak izanez gero, urtearen atzetik hizkiak jarriko dira letra xehez, bereizteko; adibidez, (Boudon, 2004a: 73).
- Bi egile egonez gero, bien abizenak aipatuko dira, eta «eta» jarriko da lotura egiteko: (Bowles eta Gintis, 2005). Bi egile baino gehiago egonez gero, lehen egilearen abizena aipatuko da, eta ondoren, «et al.» jarriko da: (Bowles et al., 2005). Hala ere, amaierako bibliografiaren erreferentzian, egile guztiak izendatu ahal izango dira.
- Testuan aipatutako lanak bakarrik jarriko dira bibliografian, eta aipatutako lan guztiak jarriko dira.
- Digital Object Identifier (DOI) identifikatzailea duten aipu eta erreferentzia guztiei identifikatzaile hori jarriko zaie bibliografian.
Taulak, grafikoak eta eskemak/irudiak
Lanean ageri diren elementu ez-testualak, hau da, taulak, koadroak, mapak, grafikoak, ilustrazioak eta abar, testuari dagokion zatian txertatuko dira. Horrez gain, aparteko artxibo batean entregatuko dira: editagarriak diren grafikoak Word edo Excel formatuan, eta mapak, ilustrazioak eta irudiak, berriz, jpeg edo tif formatuetan (300 ppp). Guztiei zenbakia eta izenburua jarriko zaie, taula edo grafikotik kanpo. Iturria oinean zehaztuko da, eta testuan esplizituki aipatuko dira elementu ez-testual horiek. Letra-mota dokumentuaren gainerako zatiko berbera izango da, hau da, Garamond 11.
Taulek formatu soila izango dute, eredu honen modukoa:
Sexua | 2008 | 2012 | ||
Gizona | 323.905 | 76,3 | 311.123 | 69,2 |
Emakumea | 100.498 | 23,7 | 138.754 | 30,8 |
Guztira | 424.403 | 100,0 | 449.877 | 100,0 |
Iturria: Geuk egina, INEren 2012ko datuetatik abiatuta.
Tauletako errenkaden artean ez da tarterik utzi behar. Orrialde erditik gora hartzen duten taulak eranskin moduan joango dira.
Grafikoak ezin dira formateatuta egon; ezin dira irudiak izan; eta letra-mota dokumentuko gainerako zatiko berbera izango da.
Irudiek, eskemek eta abarrek ere letra-mota berbera izan behar dute: Garamond.
Bibliografia
Bibliografia-erreferentzien zerrenda osoa testuaren amaieran jarriko da, eta «Bibliografia-erreferentziak»
izango du izenburua.
Gizarte-zientzietako aldizkarietako ohiko ereduarekin bat eginez, elkarteak APA formatua erabiltzen du (informazio gehiago nahi izanez gero, egin kontsulta esteka honetan: http://www.apastyle.org/). Erreferentzien zerrenda egin behar dutenean, formatu horretan egiten dutela zaindu behar dute egileek.
Hala, arau hauei jarraituz idatzi behar dituzte erreferentziak:
- Testuan aipatutako lanak bakarrik sartuko dira amaierako bibliografian, eta aipatutako lan guztiak sartuko dira.
- Digital Object Identifier (DOI) identifikatzailea duten aipu eta erreferentzia guztiei jarri egingo zaie identifikatzailea.
- Egileak hurrenkera alfabetikoan aipatuko dira, abizenaren arabera. Egile berberari erreferentzia bat baino gehiago eginez gero, ordena kronologikoa erabiliko da. Lehenik eta behin, egileak bakarrik egindakoen erreferentziak jarriko dira; bigarrenik, egileak egindako konpilazioak; eta azkenik, egileak beste egile batzuekin egindako lanak.
- Egile batek lan bat baino gehiago argitaratu baditu urte berean, argitaratutako urtearen atzetik hizki bat jarriko da letra xehez (a, b, c), bereizteko.
Bibliografia. Formatu honen arabera idatziko da, eta erreferentzia guztietan koska frantsesa utziko da.
- Liburuak: Egilearen abizena, Egilearen izena, urtea parentesi artean, Izenburua letra etzanez, Argitalpen-lekua eta Argitaletxea. Hona hemen adibide bat:
Lopez, Antonio (2006) Soziologia, Madril, Editorial Sierpes.
- Liburuko kapituluak: Egilea(k), urtea parentesi artean, “Kapituluaren izenburua” in Edizioaren edo konpilazioaren egilea, Liburuaren izenburua (letra etzanez), Argitalpen-lekua, Argitaletxea, kapitularen orrialdeak. Adibidez:
Lopez, Antonio (2006) “Lanaren soziologia” in Lopez, A. (ed.) Soziologia, Madril, Editorial
Sierpes, 50.-70. or.
- Aldizkarietako artikuluak: Egilea(k) (urtea) “Artikuluaren izenburua” in Aldizkariaren Izenburua
(letra etzanez), liburukia eta zenbakia, artikuluaren orrialdeak. Adibidez:
Lopez, Antonio (2006) “Ekintzaren soziologia” in Soziologia aldizkaria, 1. lib., 2. zk., 7.-36. or.
- Erakundeek argitaratutako lanak: Erakundea (urtea) Izenburua, Argitalpen-lekua, Argitaletxea.
Adibidez:
INE (2006) I+G estatistikak, Madril, INE.
- Interneteko artikuluak: Egilea(k) (urtea) “Izenburua” eskuragarri hemen: URLa. Adibidez: Lopez, Antonio (2006) “Soziologia” eskuragarri hemen: http://www.sociologia.org/libros.html.