OHIKO BATZAR NAGUSIA
|

Batzarra La Bolsa Zentroan (Pelota kalea 10, Bilboko Alde Zaharra) egingo dugu, 2019ko martxoaren 28an, osteguna, 18:30etan (bigarren deialdia, 19:00etan). GAI ZERRENDA: 1.    2019rako jarduera plana 2.    2018 urteko kontuak 3.    2019 urterako aurrekontua 4.    AVSP-ESZPEaren batzordekideen berrespena 5.    Galde-eskeak. … Read More

INGURUAK. CALL FOR PAPER
|

Soziologia eta Zientzia Politikoaren INGURUAK Aldizkariak artikuluak, ikerketa oharrak eta liburu iruzkinak biltzeko deialdia irekita izaten da. Bidalketa http://www.inguruak.eus/ web plataformatik (OJS sistema) egin beharko da. Soilik onartuak izango dira Aldizkariaren argitalpen-arauak betetzen ditzaten idatziak. Read More

Gizarte-eraldaketari begira, XXI. mendeko lehenengo hamarkadak oso interesgarriak suertatzen ari dira. Mundu osoan, baina bereziki ezagutzen eta harremantzen garen gertuko testuinguruan, etorkizunari gero eta ziurgabetasun gehiago gehitzen dizkioten gizarte-aldaketa zein prozesu garrantzitsuak ematen ari dira.

Gero eta handiagoa den mugikortasun pertsonala, nagusiki migrazioei lotuta, borondatezkoak hobekuntza ekonomikoen bila denean eta behartutakoak gatazka ezberdinak daudenean; garapen teknologikoa; orain arte ezagutu dugun enpleguan zein lan merkatuan ematen ari diren aldaketak; industria 4.0. bezala ezagutzen denaren inplementazioa; gizartearen eremu guztietan ematen diren genero-ezberdintasunak; gure testuinguruko instituzioen gobernanzaren krisia; teknologiaren garapen itzela eta honi lotuta gure harremanak izateko agertzen diren aldaketak, bereziki harreman telematiko eta gizarte-sareei dagokionez; bizitza beraren nondik norakoak aldatzen dituzten aurrerakuntzak osasun zientzietan; gure gizarteen etengabeko zahartze prozesua, hauei lotuta agertzen diren beharrizan berriekin; gure eremuan ematen diren jaiotze-tasa txikiak; lan merkatuan ematen ari den prekarizazioa eta haustura; gizarte-egituran berriz ere agertu diren ezberdintasunak; gure Ongizate Estatuan sortu diren tentsioak; euskararen etorkizun ziurgabea; herritargoaren parte-hartze handiagoaren beharra eta demokrazien krisia; populismoen berragertzea eta honi lotuta fake news-en indarra; etab.

Hain interesgarria den gizarte-jokaleku honetan, ESZPEk paper aktibo bat jokatu nahi du eta justoagoa, inklusiboagoa eta solidarioagoa den gizarte baten alde egin nahi du, gure komunitatearen gizarte kohesioa eta euskal herritar guztien gizarte-eskubideen bermaketan oinarriturik.

Horretarako, ESZPE sendo, garrantzitsu eta handiago bat behar dugu, helburu nagusia gure gizartean eragina sorraraztea izanik. Hurrengo urteotan lana badugu, bai jada Elkartearen kide garenok zein epe laburrean kideak izan zaitezkeenak ere. Lan benetan erakargarria.

2018. urteko abenduan ESZPEk bere Zuzendaritza Batzordea berritu du. Hemendik jasotako babesa eskertu nahi dugu eta Elkartea osatzen duzuen guztiokin garai berri honetan zabaltzen den ilusioa partekatu nahi dugu. Zuen esanetara gelditzen gara.

 

LEHENDAKARIA

José Antonio Oleaga

LEHENDAKARI ORDEA

Gorka Moreno

IDAZKARIA

Iraide Fernández

DIRUZAINA

Beatriz Otero

BATZORDEKIDEAK

Carlos Díaz de Argandoña

Diego Fernández

Ziortza Rekakoetxea

Gorka Urrutia

Elena Usobiaga