Metodologia Mahaia: Ikerketa soziala gaur. Solasaldi horretan parte hartuko dute TristánPertiñezek (CENTRACentro de EstudiosAndaluces Fundazio Publikoko zuzendaria), Oscar Fernándezek (Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteko arduraduna), Mila Amurriok (UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea) eta Ángel Belzuneguik (CISeko Ikerketa Saileko zuzendaria). Gizarte-errealitatea, ingurune digital berriak eta gizarte-ikerketarako tresna berriak ezagutzeko beharrari buruz hitz egingo dute, informazioaren kalitatean eragina duten elementuak eta inguruabarrak aztertuz, eta gizarte-ikerketaren oraingo eta etorkizuneko erronkei helduz. Elkarrizketa José A. OleagaESZPEko presidenteak moderatuko du.

Hitzaldia: Pribilegioaren demokratizazioa eta beste hiri-kondaira batzuk. Berdintasunezko ikuspegiak gizarte postmeritokratiko batean.
CésarRendueles y Menéndez de Llano (Girona, 1975) Gizarte Zientzietako soziologo eta saiakeragile ospetsuenetako bat da. Gaur egun, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) ikertzailea da, eta soziologiako irakaslea izan da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. 2013an, bere saiakerarik ezagunenetako bat argitaratu zuen: “Sociofobia: El cambiopolíticoen la ero de la utopía digital” (Utopia digitalaren garaiko aldaketa politikoa). Ondoren, “Capitalismocanalla” (2015) etorri zen, eta egileak kapitalismoari buruzko ibilbide historikoa egin zuen, literatura-lan garaikide handien bidez. 2020an argitaratutako “Contra la igualdad de oportunidades: Un panfleto igualitarista” (Aukera berdintasunaren aurka: panfleto igualitarista) bere azken lana izango da gure biltzarrean emango duen hitzaldiaren abiapuntua.