
2024/2025 edizioko irabazlea: Naroa Gallues Isturiz
GRAL-eko izenburua: Laia, nire neska-laguna izan nahi duzu? Replika aplikazioa genero-teknologia gisa
ESZPE-k, Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkarteak ekimen bat jarri zuen abian 2018an, Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Zientzia Politikoko graduetako ikasleen dedikazioa eta ahalegina sustatzeko, ikasketa horiek ematen diren zentro bakarra baita. Bi diziplinetako gradu amaierako lan onenaren saria da.
Aurten VIII. Saria ospatu dugu, 2024-2025 ikasturteari dagokiona, eta Naroa Gallues Isturiz-ek egindako gradu amaierako lanari egokitu zaio, “Laia, nire neska-laguna izan nahi duzu? Replika aplikazioa genero-teknologia gisa”.
Lan honek kalitate akademiko oso handia erakusten du, eta bereziki azpimarratzekoa da egileak duen gaitasun analitikoa, bai eta teknologia digitalaren inguruan genero-dispositibo gisa egiten duen irakurketa kritikoa ere. Ikerketa honek anbizio teoriko eta metodologiko handia du, Gradu Amaierako Lan batean ohikoa ez den mailakoa.
Egileak ez du aurrez emandako marko teorikoak modu mekanikoan aplikatzera mugatzen, baizik eta analisi-kategoria propioak eraikitzeko eta ekarpen originalak egiteko gaitasuna erakusten du. Era berean, ikerketa-diseinua koherentea eta berritzailea da, eta garatutako analisiak sakontasuna eta sendotasuna erakusten ditu.
Horregatik guztiagatik, lan honek generoaren eta teknologiaren inguruko egungo eztabaidetan ekarpen esanguratsua egiten du, eta heldutasun akademiko handia islatzen du. Espero dut bere irakurketaz gozatzea.
Marian Ispizua. AVSP-ESZPE-aren presidentea