(2023/24 Ikasturtea) Soziologia eta Politika Zientziako Gralen VII. Edizioaren Deialdia


2023/2024 edizioko irabazlea
: Ane Lapitz Kaltzada

GRAL-eko izenburua: Parte-hartzearen eta indarkeriaren bidegurutzean: argi- itzalak Mendebaldeko Saharako emakumeen kontakizunetan

 

Ikus GRAL PDF formatuan

 

TFG onenaren VII. saria Ane Lapitz Kaltzada -k egin du, “Parte-hartzearen eta indarkeriaren bidegurutzean: argi- itzalak Mendebaldeko Saharako emakumeen kontakizunetan” izenburupean. Ikerketa lan honek kalitate akademiko handia erakusten du hainbat alderditan. Lehenik eta behin, aukeratutako gaiak arreta akademiko gutxi jaso izanak lanari berezitasun eta balio erantsia ematen dio, ikerketak eremu berritzaile batean sakontzea ahalbidetzen duelako. Era berean, ikerketak Saharako emakumeen parte-hartzearen inguruko elementuak modu egituratuan eta sakonean harilkatzen ditu, analisi borobila eginez. Metodologiaren aldetik, elkarrizketak erabiltzea baliabide egokia izan da gai konplexu bati heltzeko, eta jasotako informazioa analizatzeko prozesuak argitasuna eta zorroztasuna erakutsi du. Ikerketa lan osoan zehar ikus daiteke egileak gaiaren inguruko ikuspegi zintzo eta etikoa mantendu duela, hori baita lan akademiko baten ezinbesteko osagaia.

Gainera, lanak estilo akademiko eta argia du, irakurleari informazioa modu erraz eta ulergarrian helarazteko gai dena. Horrek erakusten du ikerketak ezagutza teoriko sakona biltzeaz gain, eduki hori era koherente eta eraginkorrean transmititzeko gaitasuna ere baduela. Espero dut bere irakurketaz gozatzea.

José A. Oleaga. AVSP-ESZPE-aren lehendakaria