Gizarte-eraldaketari begira, XXI. mendeko lehenengo hamarkadak oso interesgarriak suertatzen ari dira. Mundu osoan, baina bereziki ezagutzen eta harremantzen garen gertuko testuinguruan, etorkizunari gero eta ziurgabetasun gehiago gehitzen dizkioten gizarte-aldaketa zein prozesu garrantzitsuak ematen ari dira.

Gero eta handiagoa den mugikortasun pertsonala, nagusiki migrazioei lotuta, borondatezkoak hobekuntza ekonomikoen bila denean eta behartutakoak gatazka ezberdinak daudenean; garapen teknologikoa; orain arte ezagutu dugun enpleguan zein lan merkatuan ematen ari diren aldaketak; industria 4.0. bezala ezagutzen denaren inplementazioa; gizartearen eremu guztietan ematen diren genero-ezberdintasunak; gure testuinguruko instituzioen gobernanzaren krisia; teknologiaren garapen itzela eta honi lotuta gure harremanak izateko agertzen diren aldaketak, bereziki harreman telematiko eta gizarte-sareei dagokionez; bizitza beraren nondik norakoak aldatzen dituzten aurrerakuntzak osasun zientzietan; gure gizarteen etengabeko zahartze prozesua, hauei lotuta agertzen diren beharrizan berriekin; gure eremuan ematen diren jaiotze-tasa txikiak; lan merkatuan ematen ari den prekarizazioa eta haustura; gizarte-egituran berriz ere agertu diren ezberdintasunak; gure Ongizate Estatuan sortu diren tentsioak; euskararen etorkizun ziurgabea; herritargoaren parte-hartze handiagoaren beharra eta demokrazien krisia; populismoen berragertzea eta honi lotuta fake news-en indarra; etab.

Hain interesgarria den gizarte-jokaleku honetan, ESZPEk paper aktibo bat jokatu nahi du eta justoagoa, inklusiboagoa eta solidarioagoa den gizarte baten alde egin nahi du, gure komunitatearen gizarte kohesioa eta euskal herritar guztien gizarte-eskubideen bermaketan oinarriturik.

Horretarako, ESZPE sendo, garrantzitsu eta handiago bat behar dugu, helburu nagusia gure gizartean eragina sorraraztea izanik. Hurrengo urteotan lana badugu, bai jada Elkartearen kide garenok zein epe laburrean kideak izan zaitezkeenak ere. Lan benetan erakargarria.

2021eko abenduan, AVSPk bere Zuzendaritza Batzordea berritu zuen, gure elkartea gidatu duten pertsonek markatutako bideari jarraituz. Paco Llera, lehen presidentea (1978-80), Jesús Azkona (1981-83), José Ignacio Ruiz Olabuenaga (1983-86), Víctor Urrutia (1986-88), Paco Llera (1988-93), Mª Luisa Setien (1993-97), Xabier Aierdi (1997-01), María Silvestre (2001-05), Amaia Alonso (2005-08) eta Imanol Zubero (2008-18) idazleen lana gogoratu eta eskertu nahi dugu, baita talde guztiak osatu dituzten pertsona guztiena ere.

Hemendik, guk ere eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuzendaritza-talde gisa, jasotako babesagatik eta elkartea osatzen duzuen pertsona guztiekin partekatzeagatik, aurre egin behar diogun etapa berria. Zuen esanetara gaude.

 

LEHENDAKARIA

José Antonio Oleaga

LEHENDAKARI ORDEA

Iraide Fernández

IDAZKARIA

Irune Ruiz

DIRUZAINA

Beatriz Otero

BATZORDEKIDEAK

Ziortza Rekakoetxea

Elisa Pereda

Juan Aldaz

Diego Fernández

Gorka Urrutia

Jonantan García

Oskar Longo